XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laosko agirien faltsifikazioan inkulpatu du Tardonek Roldan

MADRIL

Laosko estradizio agirien auzian Luis Roldan inkulpatzea erabaki zuen atzo Ana Maria Tardon Madrilgo instrukzio epaileak.

Auzi bera ikertzen ari den Baltasar Garzon Entzutegi Nazionaleko epaileak Goardia Zibileko zuzendaria amarru baten biktima izan zela erabaki zuen joan den astean.

Hain zuzen ere, Tardonek aferari buruz egin dituen ikerketa guztien emaitzen berri emateko eskatu dio Garzoni.

Jose Maria Ruiz Mateos enpresariak jarritako salaketa ikertzen ari den Garzonek ez du oraindik erabaki afera utziko duenentz, nahiz eta Tardonek, fiskalak eta Estatuaren abokatuak hala egiteko eskatu dioten.

Bestetik, Roldanen abokatuek guztiz gezurtatu dute atzo beren defendituak Felipe Gonzalez eta Narcis Serra espiatzeko agindu zuenik.

Diario 16-ek, atzo kaleratu zuenez, bere zerbitzuan zeuden Pata Negra informazio zerbitzuei agindu zien Serrarekin izan zituen elkarrizketa guztiak grabatzeko, baita Gonzalezi, PPri eta ETArekin izandako negoziazioei buruz txostenak prestatzea.

Dosier horien asmoa, Diario 16-en arabera, harrapatzen bazuten Gobernuaren aurrean babes gisa erabiltzea zen.

Goardia Zibileko zuzendari kargua utzi aurretik Polizia honen egoitzatik atera zituen txostenak.